A
URKEZPENA
www.labordadurtx.org
Horra hor, D´URTX BORDAko zentroaren -Cerdanya eskualdean, hain zuzen ere Ekialdeko Pirinioetan, kokatua dagoena eta PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRA aztertu, hautetsi eta hazten duena- hiru helburuak:

1.- Sortzetiko urritasun ezagunik eta arrazaren estandarrak zigortzen duen urritasun morfologiko edo psikikorik ez duten abereak lortzea.

2.- "ITXURA-EGITURAZKO EREDUA", "TANKERA" eta "PIRINIOETAKO ESPRESIOA" gordetzen dituzten abereak lortzea, hauek baitira txakur-arraza txundigarri honek, antzina-antzinatik, bereizgarri dituen ezaugarriak.

3.- Abere hauek etxeko bat bezala hartuko dituzten pertsonentzat izatea, eta etxea zaintzeko, etxekoei laguntzeko edota edertasun-txapelketetara aurkezteko erabiltzea.

"Itxura-egiturazko eredutzat" aberearen egitura osatzen duten atalen harmonia hartzen dugu. "Harmoniatasun" honen maila lortzen ditugun aldagai zoometrikoen artean aurkitutako korrelazio esanguratsuen kopuru handigoak edo txikiagoak zehaztuko du. Honela, altuera handiko txakur batek, proportzionalki, buruaren zabalera, toraxen perimetroa edo zerraren luzera zentimetro batzuk baxuagoa den txakur batek baino handiagoak eduki beharko ditu. Honako honi esaten zaio "itxura-egiturazko ereduaren" "harmoniatasun" printzipioa.

Beste alde batetik, "tankera" aberearen egitura osatzen duten atalek funtzio jakin batekin duten korrelazio harmonikoa da -hots, itxura-egiturazko eredua-. Honela, PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRA orografiak eta Pirinioetako mendikateako klimak moldeatu duten txakarra dugu, -bai morfologiko ikuspegitik bai psikiko ikuspegitik- eraginkortasun handienez bai artaldeen edo onibarren zaintza eta babes zereginetara moldatzeko.

"Pirinioetako espresioa" zer den definitzea ez da gauza erraza. MENDIKO txakurraz mintzatzen garenean eta hau berau deskribatu nahi dugunean, ezin dugu beste edozein arrazarekin konparatu, oso gertukoa badu ere. PIRINIOETAKO MENDIKO txakurrak buru paregabea du, oso begirada eder, bare, lasai, kontenplaziozkoarekin...Hau da "Pirinioetako espresiotzat" jotzen duguna. Ez dago begirada hau duen bestelako txakurrik. Txakur-hazkuntzatik stop delakoa oso nabaria duten txakurrak baztertzen ditugu: belarriak altuegiak, kopeta altua edo begiak zabalik, konjuntiba gorria bistan dagoela. Hauek dira ohizkanpoko burudun txakur txarrak. "Tankera", espresio ahaztezina, samurtasun eta malenkoniaz beterikoa, agertzen duten txakurrak hazten ditugu. Baliteke argitasun hau zerutik, lakuetatik, larreetatik edota Pirinioetako tontorretatik jasotzea?

M.Guy Mansencal, mundu mailan ospe handiko epai aditua eta Réunion des Amateurs de Chiens Pyrénéens delakoaren presidente ohia, 20 urteko azterketa baten ondoren, paregabeko begirada hau hiru baldintzen ondorio dela uste du:

- "Asiako begia, txikia eta bere irisa marroi ilunez koloreztatua duena.

- Garezur-aurpegiera goxoa da, zakartasunik gabe.

- Belarrien tartekatzea baxua da, begien parekoa.

Hauetako baldintza bat ez badago, ez da espresio eder honen miraria gertatuko eta orduan, PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRA ez da txakur zuri bat baino izango, txakur arrunta".

Horra hor, M.Alain Pecoult-entzat, gaur egun RACP delakoaren presidentea dena, zer den espresio piriniarra delakoa: "espresio atsegina, ameslaria, baina baita indar lasaiduna ere. Espresio hau lortzeko ondokoak behar dira: arbendol itxurako begi ilunak, eta, inolako zalantzarik gabe, gauza psikikoa, agerpena".

Guido Massimelloren, Club Amatori Cani dei Pirinei delakoaren gaur egungo presidentea, hitzetan: "Espresio piriniarra PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRAren funtsezko puntua da. Benetan zaila da deskribatzea, baina arraza honen benetako mamia omen da. Aldi berean samurtasun eta indar sentsazioa, axolagabetasuna eta alaitasuna, begiespena eta segurtasuna, adierazi zein jakinarazten ditu. "Espresio piriniarrik" ez duen MENDIKO txakurra ezin da arrazaren ordezkaritzat hartu".

José Luis Ucherrek, gaur egun Club Español del Perro de Montaña de los Pirineos delakoaren presidentea dena, ondokoa adierazten du: Zaila da "espresio piriniarra" definitzen ahalegintzea. Hura deskribatzeko modurik ederrena zein berezkoena neskatxa batengandik entzun nuen. Neskatxak bere laguntxo bati, PIRINIOETAKO MENDIKO txakurraren jabea zenari, ondokoa galdetzen zion: "Eta txakur bat bada, zergatik begiratzen du gizaki bat izango balitz?".

Zeren, PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRAk badu ertzik gabeko burua; bere aurpegiera guztiak, hots, garezurra, stop delakoa, muturra...gozotasunez biltzen dira, begien parean tartekatuta dauden belarri txikiekin, masailalbo-hezur irten samarrekin, eta bekainen arku markatuarekin, arbendol itxurako begiekin, beltzez margotutako betazal trinkoekin, hain zuzen ere, begi-txokoan murgiltzen direnak, plano horizontalean kokatzen direlarik, txakurrari edertasun handiko begirada, ia gizaki batena, ematen diotelarik.

Aurreko guztiari begi hauen kolore epela, hau da, anbar-koloreko marroia, gehitzen badiogu, begirada lasaia, aldi berean goxoa eta ameslaria, izango dugu. Honako espresio honek bere indarrik handiena, gure PIRINIOETAKO MENDIKO txakurra etzanda dagoenean lortzen du, burua gora begira edo aurreko hanketan jarrita, begirada zeruetzean galduta eta buruak antzinako oroitzapenak gogoratuz, hain zuzen. PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURraren jabeak ez du inoiz ere ez satai hau, espresio hau ahaztuko.

Horregatik, arraza hau maite dugunok, espresio bitxi hau MENDIKO txakur batengan "aurkitzen" dugunean, ez dugu zertan egiaztatu behar bere angeluak, neurriak, proportzioak, jakin badakigu DENA DAGOKION LEKUAN DAGOela".

Joan Ferrerrek, Club Español del Perro de Montaña de los Pirineos delakoaren presidente ohia eta Reial Societat Canina de Catalunya delakoaren gaur egungo presidentea, aurreko guztia osatzen du, ondokoa esanez: ""espresio piriniarra" osa dadin, beharrezkoa da, gainera, begien inguruan boilorra eta ezpainak erabat beltzez pigmentaturik egotea, eta azken hauek gutxi jausiak egotea, garezurra pixka bat konkortua egotea, betzulo gaineko zubibegia haziegi ez egotea eta begi azpiko aldea (aurpegi aldeko angelua) beteta egotea, hau da, muturra eta garezurrarekiko lotura gozoki, inola ere ez zakarki, egitea".

D´ URTX BORDAk, CLUB ESPAÑOL DEL PERRO DE MONTAÑA DE LOS PIRINEOS delakoaren bidez, GENERALITAT DE CATALUNYArekin lan egiten dihardu, Europar Batasuneko LIFE izeneko egitasmoan, hain zuzen ere, PIRINIOETAKO MENDIKO TXAKURRA udan Pirinioetako mendikatean bazkatzen diren artaldeetan sartzeari dagokionez.

D´URTX BORDA ondoren zerrendatuko diren elkarteetako kide da:
CLUB ESPAÑOL DEL PERRO DE MONTAÑA DE LOS PIRINEOS (Espainia)
REUNION DES AMATEURS DE CHIENS PYRENEES (Frantzia)
CLUB AMATORI CANI DEI PIRINEI (Italia)
REIAL SOCIETAT CANINA DE CATALUNYA (Katalunia)

 
POSTA-HELBIDEA:
JOAN FERRER i SIRVENT
LA BORDA D'URTX 17538 URTX (Girona)
CATALUNYA
TELEFONOA: +34-629-61-33-99
POSTA-ELEKTRONIKOA: joanferrer@labordadurtx.org